Jostailu tresnekin egindako musika eskainiko dute gaur Kulturaten

Arantzazu Ezkibel Galdos 2018ko urr. 26a, 11:57

2 Princeses Barbudes taldeak Enaren kontuak emanaldia eskainiko du gaur, 3 urtetik gorakoei eta gurasoei zuzenduta.

Gaur, egubakoitza, eskainiko dute musika ikuskizuna Kulturaten, 18:00etan.

Jostailu tresnak

Kantuan eta kontuan ibiliko dira bartzelonarrak Enaren kontuak emanaldian. Pilarik gabeko jostailu tresnak erabiltzen dituzte pop estetika minimalista duen musika sortzeko eta poesia letra burutsuak dituzten abestiak interpretatzeko. Horrez gainera, printzesa bizardunaren ahotsa izango da gidari. Doinu itsasgarriak eskainiko dituzte. Letra jostagarriak eta ulertzen errazak direnak, moralismorik gabeak eta ukitu ironikoekin.

Uxue Alberdiren laguntza

Helena Casas musikariak eta Marc Marce soinu teknikariak osatzen dute proiektu berezia. Aurrez katalanez argitaratutako lan baten euskarazko egokitzapena da; Uxue Alberdi idazleak euskaratu ditu hitzak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak