'Gora RIP eta RIPtarrak' jaialdia egingo dute bihar, gaztetxean

Arantzazu Ezkibel Galdos 2018ko urr. 26a, 11:50
Never Surrender taldeko Mikel Arriaran eta Andoni Iñurritegi, 2015ean.

Gora RIP eta RIPtarrak! jaialdia egingo dute bihar, zapatua, Arrasateko gaztetxean, 22:00etan. Punka oraindik bizirik dagoela erakutsiko dute biharko saioan.

"Bi urtetik behin, RIPeko kideak eta bidean galdutako garaiko lagunak gogoratu eta bizirik gaudela lagun artean ospatzeko kontzertua antolatu ohi dugu", azaldu dute. Hala, beti bezala, lagun artean ospatuko dute eguna gaztetxean.Kontzertuan, hainbat talde igoko dira taula gainera: Desorden –Portugaleteko punk talde gaztea–; Batec –punk-rocka egiten duten kataluniarrek Cicatrius de guerra disko berria aurkeztuko dute–; Piztupunk –punk-rock kantu berriak aurkeztuko dituzte gasteiztarrek–; eta Arrasateko musikari beteranoek osatutako TxeRIPkumeak taldea. Punka oraindik bizirik dagoela erakutsiko dute biharko saioan. Kontzertuetarako sarrera 5 euro kostako da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak