Eneko Barberenaren lan batek irabazi du Agustin Zubikarai nobela-beka

Xabi Gorostidi 2018ko urr. 26a, 10:47

Afrikaners izeneko nobela proiektu bat aurkeztu du, gerra eta legez kanpoko inmigrazioa jorratzen dituena, eta hamasei hautagaien artean berea izan da garaile. Sariketa hori Elkar Argitaletxeak eta Ondarroako Udalak antolatzen dute elkarlanean, eta orain urtebeteko epea izango du nobela guztiz idazteko.  

Hona hemen Elkar argitaletxearen webgunean, nobela proiektuari buruz irakurri daitekeen sinopsi txiki bat:

"Etorkizun hurbilean kokaturiko nobela bat da. Protagonistak, bikote gazte bat dira, Aitor eta Eider, lehena ikastetxe publiko bateko zuzendaria Gasteizen eta bigarrena bibliotekaria Arrasaten. Bost urteko haur bat dute, Manex. Haien bizitza lasai doa, itxuraz, baina tentsioa sortzen duen elementu bat ere badago: gerra. Izan ere, urte batzuk dira Europar Batasunak, emigrazio ilegala kontrolatu nahian, tropak bidali zituela Ipar Afrikara; inbasio horrek gerra ekarri du, eta orain derrigorrezko erreklutamenduak daude, soldaduak bidaltzeko frontera". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak