37 obra
Guztira 18 pertsona aritu dira azken hiru hilabete hauetan obra hauek burutzen. Birziklatutako materiala erabili dute obra hauek egiteko, giltzak eta harriak, besteak beste. Obretan hainbat gai adierazten dituzte: garuna, itsasoa, maitasuna...
Kalte zerebralaren errealitatea
Errealitate hau jasaten duten 20.000 erabiltzaile euskaldun daude. Kalte zerebralaren ondorioak askotarikoak dira eta mugikortasunean, komunikatzeko moduan... eragiten dute.