Orain, Euskadiko txapelketan egindako lan onari esker, karateka arrasatearrak zain daude. Izan ere, azaroaren 26an eta 27an Ponferradan egingo dute Espainiako Txapelketa eta hautatzaileak erabakiko du ze karateka egongo diren txapelketa horretan Euskadi ordezkatzen.