Enkartelada berezia egin dute gaur, Estrasburgoko epaia salatzeko

Xabi Gorostidi 2018ko urr. 23a, 21:17

Pronostiko guztien aurka euskal presoek Frantzian egindako espetxe urteak ez deskontatzea erabaki du gaur Giza Eskubideen Europako Auzitegiak. Erabakia aldekoa izanez gero, hiru euskal presok jarritako helegiteak eragina izango zuen Josu Arkauz preso arrasatearrengan, baina ez da hala izan, eta hainbat herritar Seber Altuben batu dira erabakiaren aurka azaltzeko.

Frantziako espetxe urteak kontuan izanda "2015etik aske beharko lukeela" salatu dute beste behin Arrasateko presoen aldeko mugimendutik.

Gaurko epaia aldekoa izanez gero, aske geratzen lehenak helegitea jarri duten Santiago Arrospide, Alberto Plazaola eta Francisco Mujika presoak izango lirateke aske geratzen lehenak. Ondoren hiru hilabeteko epea zabalduko litzateke Espainiatik helegiteak jartzeko. Helegiterik ez balego, edo horiek ez balirateke onartuko, antzeko egoeran dauden ia 50 preso inguru aske geratuko lirateke, tartean Josu Arkauz arrasatearra.

Gaurko epaiaren aurka helegitea jartzeko hiru hilabeteko epea zabaltzen da orain, baina aipatutako presoen abokatuek ez dute oraindik iragarri helegitea jarriko duten edo ez.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak