Euskal presoen senitarteko adinekoen egoerari ikusgarritasuna eman diote

Amaia Txintxurreta Guridi 2018ko urr. 23a, 20:30

Azken arnasa arte laburra aurkeztu du Etxeratek Kulturaten, euskal presoen senitarteko adinekoen egoera azalera ekartzeko helburuz. Gaiari ikusgarritasuna eman nahi diote, eta fikziotik errealitatera salto egin dute proiekzioaren ostean, izan ere, hitzaldia ere eskaini dute.

Bilbon, Hernanin eta Lekeition aurkeztu ostean, Arrasaten egin du geldialdia Azken arnasa arte laburrak. Bertan euskal presoen senitarteko adinekoen egoera erakusten dute, eta errealitate hori jendartean ikustaraztea da Etxeraten helburua lan horrekin.

Kulturate aretoan izan da aurkezpena eta herritar dezente izan dira.

Hitzaldia

Fikziotik errealitatera pasa dira laburra ikusi ostean, izan ere, hitza hartu dute Etxerateko Gipuzkoako koordinatzaile Naike Diezek, herriko presoen hiru senitartekok eta egoera gertutik ezagutzen duen Arrasateko famili mediku batek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak