Seber Altuben egin ohi duten baserriko produktuen azokak protagonista berezia izan du gaur: sagarra. Izan ere, bertan egin dute lehenengoz Debagoieneko Sagar Eguna, eta hain ohikoa dugun fruta hobeto ezagutzeko aukera aparta izan da.
Hala, Itsasoko Ariztizabal, Antzuolako Bidaurre eta Aramaioko Sagastizabal baserriek postua jarri dute sagarrak erakutsi eta saltzeko; eta Euskal Sagardoa jatorri izenaren eskutik, sagar eta sagardo mota ezberdinak dastatzeko ahal izan dute Seber Altubera gerturatu direnek. 115 sagar mota daude jatorri izenaren barruan, eta horietako bosten inguruko azalpenak eman ditu Unai Agirrek. Muztioa ere probatu dute dastatzeetan. Sagardoari dagokionez, Petritegi, Aburuza, Oiharte eta Isastegi sagardotegietakoa egon da eskuragarri.
Edatekoa bakarrik ez, jatekoa ere egon da, Arizmendi Ikastolako Oinarrizko Lanbide Heziketako sukaldaritza taldekoek Euskolabel saiheskia prestatu eta banatu dute eta.