Goi Eskola Politeknikoaren 75. urteurrena dela eta, atzo arratsaldean Korrontzik eta Oinkari Dantza taldeak emanaldia eskaini zuten Arrasateko Amaia Antzokian. Hala, trikiti doinuek zein dantzek borobildu zuten unibertsitatearen 75. urteurreneko festa. Atzoko emanaldirako jasotako dirua gainera, Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren Kontseilu Errektoreak aukeratutako gobernuz kanpoko elkarte bati emango zaio.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.