Kaleratzeak-Stop Desahucios Debagoienak jakinarazi duenez, estatuan 500.000 etxegatze baino gehiago burutu dira eta kasu honetan, Arrasateko familia bati egokitu zaio, azkenean gelditzea lortu badute ere. Hori dela eta, elkarteak horrelako egoeretan dauden familiei elkartasuna eta babesa eskaintzeko deia egin die herritarrei.