Arrasateko Ekonomia Sozialari buruzko bisita gidatuak burutuko dira asteburuan

Maialen Regueiro 2018ko urr. 18a, 11:12

Bihar eta etzi burutuko dira Arrasateko Ekonomia Sozialari buruzko bisita gidatuak. Bisita gidatuan azalduko dira zeintzuk diren Arrasaten Ekonomia atal horretan jardun diren mota ezberdinetako erakundeak, zeintzuk izan diren erakunde horiek gure gizartean ekarri dituzten onurak. Errepasatuko da, baita, Jose Maria Arizmendiarrieta apaizak, Arrasateko Ekonomia eraldatzeko jokatu zuen rol garrantzitsua, baina, ez hori bakarrik, gogoraraziko dira herriak izan dituen aurrekari garrantzitsuak. 

Ordutegia eta hizkuntza

Bisita gidatu guztiak Kulturateko Klaustroan burutuko dira. Bihar eta zapatuan, 17:30etan hasiko da lehen hitzordua eta euskaraz burutuko da. Bigarrena, aldiz, gaztelaniaz izango da eta 19:00etan hasiko da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak