Ate irekiak eta guraso bilerak burutuko dituzte ludotekan

Maialen Regueiro 2018ko urr. 17a, 15:24

Ludotekak irailean zabaldu zituen ateak eta beste urte batzuetako dinamika jarraituz, hileko azken astean ate irekiak antolatzen dira. Aurtengoan Kulturaten izango dira ate irekiak, eskaintza berezi bat egin nahi delako. Horrez gain, izena eman duten gurasoekin bilerak egingo dira.

Urriko ate irekiak

Hilaren 26an burutuko dira ate irekiak, Kulturateko Jokin Zaitegi Aretoan, 17:30etan hasita. Mahai jolas berriak probatzeko aukera egongo da, jolastu eta ondo pasatzeko. Adin tarte ezberdinei zuzendutako mahai jolasak izango dira, euskal argitaletxeek ateratakoak. Bestelako jostailu batzuk ere egongo dira, baina argibideak euskaraz izango dituzte euskaraz jolastu ahal izateko.

Guraso bilerak

Orain arte ludotekan izena eman duten gurasoekin bilerak egingo dira elkar ezagutzeko eta zerbitzuen informazioa izan dezaten. Hiru hitzordu zehaztu dira horretarako: urriaren 22an Santamainan, 18:30etan, urriaren 24an Usaetxen, 18:30etan eta urriaren 30ean Okendon, 18:30etan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak