Huescako San Viatorreko familiak urteurrena ospatzen duela-eta, bertakoek Arrasateko parrokiko koroarekin duten harremanaz baliatuta, Goikobalu abesbatza gonbidatu dute asteburuan Aragoiko hiriburuan kantatzera.
Bi emanaldi eskainiko ditu Goikobaluk: aurrena, ostiralean, Huescara iritsi bezain pronto, Ibercaja Antzokian eta bertan ordu eta laurdeneko kontzertua eskainiko dute; bigarrena, berriz, larunbatean, Viatoristek espresuki prestaturiko mezan izango da. Hortaz gainera, Huesca hiria bisitatzeko aukera ere izango dute arrasatearrek igandean herrira bueltatu aurretik.