Hiru eskuliburuak udal eraikinetan eskuratu ahalko dira –bakoitzetik 500 kopia aterat dituzte– eta udal webgunean ere jarri dute informazio guztia, Zerbitzuen gutunak atalean. [Egin klik hemen, bertara zuzenean joateko].
Aurrekaria, BAZ
2/2016 legeak jasotzen duenez, 20.000 biztanleko udalerriak behartuta daude euren zerbitzuen kalitatea bermatzeko zerbitzu gutunak egitera.
2014an lehen urratsa egin zuen Arrasateko Udalak BAZeko zerbitzu gutuna argitaratuz. Orain hiru berri aurkeztu dituzte, eta aurrerantzean beste Udal zerbitzu edo arlo batzuetan ere egingo dituzte; liburutegia, Hirigintza Sailean edo gazte Bulegoan.