"Injustizia salatzeko" eta "epaia lehenbailehen betetzeko" elkarretaratzea deitu du Sare-k, ostegunean, 19:00etan, Herriko Plazan.
Hona hemen Arrasateko sare-k komunikabideetara bidalitako oharra bere osotasunean:
"2008. urtetik Espainiar estatua zigor bikoitzaren inguruko Europako lege markoari kasurik egin gabe egon ondoren (estatu frantsesean betetako kartzela urteak Estatu espainiarrak kontutan hartzea), urriaren 23an Estrasburgotik azken epaia iritsiko da.
Epai honek hamalau bat euskal preso politikoen kaleratzea ekar dezake, tartean Arrasateko Iosu Arkauzena. Iosuk, 2015etik egon beharko luke aske, baina mendekuan oinarritutako espetxe politika batek espetxean mantentzen du oraindik. Urteetako borrokaren ondoren badirudi itzaletik argira pasatzeko unea geroz eta gertuago daukala Iosuk, beti ere Espainiar gobernuak alegaziorik jartzen ez badu.
Zigorren injustizia salatu eta epaia berehala bete dadin eskatzeko, datorren urriaren 18an, osteguna, elkarretaratzea egongo da arratsaldeko 19.00an Herriko Plazan".