Partidua hasi aurretik Ointxe saskibaloi klubeko gaztetxoek ohorezko pasilloa egin zieten lehen taldeko jokalariei joan den asteburuan Euskal Kopa irabazi zutelako.
(Argazkia: MUko jokalariak joan den asteburuan irabazitako Euskal Koparekin, atzoko partidua hasi aurretik)
MUren hasiera ona
Partiduko atarikoen ostean, Iñaki Ogararen mutilak ederto kantxaratu ziren, aurrean zutena talde oso indartsua dela jakinda.
Erasoan, kanpotik saskiratze aipagarri batzuk egin zituzten arrasatearrek eta lehen laurdena aldeko markagailuarekin bukatu zuten (22-16). Bigarren laurdena ere ederto hasi zuen MU-k baina pixkanaka burgostarrak jokoaz jabetzen joan eta atsedenaldira 34nako berdinketarekin heldu ziren.
Defentsa eta arlo fisikoa
Bigarren zatia ere hobeto hasi zuten arrasatearrek eta zaletu batek baino gehiagok hirugarren laurden horretan sinistuko zuen garaipena posible izango zela, baina azken laurdenean burgostarrek ondo estutu zuten eta agerian utzi MUk defentsan asko jokalari garaiagoak eta indartsuagoak izatea asko igarri zen bukaeran.
Martin Buesaren maila
Amaitzeko, nabarmendu beharra dago MUko Martin Buesa gasteiztarrak egin zuen partidua. Baskoniarekin ACB mailan jokatzea zer den badakien jokalaria atzoko onena izan zen zalantza barik; 29 puntu lortu zituen. Araberri klubetik etorri da Buesa MUra, atzoko partiduan nabarmendu zen Dani Lorenzorekin batera. "Oso ondo egokitu dira taldera, guretzat oso garrantzitsuak izango dira", adierazi zuen partidu amaieran Martxel Balantzategi jokalari arrasatearrak.