Gogor hasi da Santurtziren eta MUren arteko partidua. "Eurek arazo asko sortu dizkigute bai erasoan bai eta defentsan ere, baina erritmo ona izan dugu eta gure planteamendua betetzea lortu dugu", adierazi du Arri-k. Entrenatzaileak, talde-lana nabarmendu du garaipena lortu izanaren arrazoien artean eta adierazi du, azken asteetan oso lan ona egiten ari direla. "Egia da, jokoa ez dela oraindik behar besteko ona, baina bide onetik goaz, eta horrela jarraitu behar dugu, denboraldia luzea dela jakinik".