Ford Mugarri Arrasatek bategatik galdu du Urdanetaren aurka (25-26)

Imanol Beloki Unamuno 2018ko urr. 7a, 13:40

Ford Mugarri Arrasatek bategatik galdu du Urdanetaren aurka Iturripen jokatutako partidua. Markagailuan atzetik joan dira etxekoak momentu oro, eta amaieran, buelta eman behar ziotela ematen zuenean, aurkarien atezainak hainbat geldiketa eder egin ditu eta 25-26 amaitu da partidua.

Partidu gogorra aurreikusten zuten Ford Mugarri Arrasate taldeko jokalariek, eta halaxe izan da. Aurkariek, baloia ondo mugitzen zutela, bazekiten arrasatekoek, baina eurak ere ondo aritu dira, eta azken unera arte borrokatu dute.

Talde gaztea

Talde gaztea da aurten dutena, arrasatearrek. Denboraldia hasi bakarrik egin da, eta helburua, taldea egonkortzea da, oraingoz. Izan ere, jokalari berri asko daude, eta partiduz-partidu hobetzen joatea da euren asmoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak