Txikiteroen zaindari denak ez die hutsik egin arrasatearrei, eta, beste behin, egin du miraria. Hondarribiko Alardeko Jaizkibel konpainia ez-baztertzailea izan da desfilatzen Erdiko Kale eta Iturriotzen barrena. Txalo artean hartu dute alarde parekidea herritarrek. Bertaratutakoek, gainera, ozen oihukatu dute 'Gora borroka feminista!'. Festa eta parranda nagusi, Maritxu Kajoiren egun handia ospatzeko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.