Testing eta alkohol maila neurtzeko karpa egongo dira Maritxutan

Maialen Regueiro 2018ko urr. 5a, 11:00

Arrasateko Udalak hiru ekimen garatuko ditu, gaur, Maritxu Kajoi egunean, alkohola eta gainontzeko drogen kontsumoari lotutako arriskuak murrizteko helburuarekin.

Botiltzarra

Ai Laket! elkarteko kideak, 18:00etatik 23:00etara, nerabe eta gazteak dauden inguruetara gerturatuko dira  prebentzio lana egitera. Programa honen helburua, kalean alkohola edaten ari diren nerabe eta gazteen artean alkoholaren erabilerari lotutako arriskuak gutxitzea da. Horretarako, nerabe eta gazteei alkoholaren inguruko informazioa eta arrisku murrizketarako materialak banatu eta bizikidetza bultzatzen duten gomendioak emango zaizkie.

Testinga

22:00etatik 01:00ak arte egongo da zerbitzua Monterronen. Drogen erabilerari lotutako arriskuak gutxitzeko programa da, eta gazteek aukera dute, jasotzeko drogen inguruko informazio objektiboa, argitzeko drogen inguruan dituzten zalantzak eta baita ezagutzeko ere kontsumitzeko asmoa duten sustantziaren edukia.

Karpa

Arbolapetan berriz, 22:00etatik 01:30etara, Sasoia elkarteak karpa bat jarriko du, bertara jo dezakete, gorputzean duten alkohol maila ezagutu nahi duten pertsona guztiek. Helburua, jendea alkohol gehiegi edateak dakartzan arriskuen inguruan sentsibilizatzea da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak