"Ez nago ohituta, baina gauza polita da titulu bat irabazi, kopa jaso, eta lagunekin ospatzea. Gainera, taldeak ez du sekula titulu hau irabazi, eta horrek are politago egiten du lorpen hau", adierazi du arrasatearrak. Partiduan bana berdindu ostean, penaltietan irabazi zuen AEK Larnacak.
Dinamika onean
Denboraldia dinamika onean hasi dutela azpimarratu du Gontxa-k. "Europa Leaguerako sailkatzea lortu dugu, eta liga hasiera ona egin dugu, partidu bat irabazi eta bestea berdinduta". Era berean, adierazi du azken urteetan AEK Larnaca moduko taldeak indartzen ari direla pixkanaka, eta herrialdeko talderik indartsuena den Apoel Nicosiaren mailara gerturatzen.
Txipren, "oso pozik"
Bizitzen ari den esperientziari dagokionez, "oso pozik" dagoela nabarmendu du. "Klubak eskaintzen didan tratua oso ona da, emaitzak laguntzen ari dira, hiria gustatzen zait, eta familia ere gustura dago hemen. Banuen horrelako esperientzia bat bizitzeko gogoa", azaldu du.