Urriaren 12an, Euskaraldia umorez jorratzen duen antzerkia

Xabi Gorostidi 2018ko urr. 3a, 17:55

AEDren 35. urteurrena ospatzen hasteko, hizkuntza ohiturak eraldatzea helburu duen ekimenari buruzko antzerkia egingo du Beatriz Egizabal umoregileak. Ttak! da ikuskizunaren izenburua –AEDren gazte taldea bezala– eta Kulturaten egingo dute, 19:00etan. 

"Emanaldi berezi honek Euskaraldia zer den gizarteratu, Euskaraldiaren baitan dauden dinamika eta jokabide proposamenak azaldu, eta azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean gertatuko denaren berri eman nahi du. Azken finean, hizkuntza-ohiturei buruzko hausnarketa eragitea da emanaldiaren helburu nagusia. Horretarako, ikusleak egoeran jarri nahi ditu eta norbere hizkuntza jokabideen hausnarketa probokatu nahi du" azaldu dute antolatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak