Hona hemen Bailekek plazaratutako oharra bere osotasunean:
"Baleike udal taldetik proposamen bat helarazi diogu Arrasateko udal gobernuari, pleno aretoan dauden erretratuetan generoen artean parekidetasuna izateko. Arrasateko herriari ekarpenak ekarri dituzten hiru gizonen erretratuak pleno aretoan dauzkagu baina ez dago horrelako aitortzarik emakumeen kasuan, ez bait dago erretratu bakarra ere. Orain dela gutxi beste gizon bat gehitzeko eskaera jaso da eta aukera aproposa iruditu zaigu eztabaida hau mahai gainean jartzea.
Baleike taldetik egungo egoera historiko eta patriarkal hau aldatu nahi dugu, emakume askok merezi dutelako aitortza eta pleno aretoko hormetan gizonekin bersintasunean izatea. Honen eredu argia da Maisu Aranoren erretratua. Arrasateko pertsonai historikoa pleno aretoan dagoen bitartean, Teresa Maistrak bere senarraren ekarpen berdina herrian egin arren, ez dauka leku pribilegiatu honetan presentziarik, erretratua berez existitzen bada ere. Gure ustetan memoria feminista berreskuratzeko garaia da eta horregatik udal organuetara eraman dugu proposamena.
Gure hasierako proposamena, Teresa Garcia-ren erretratua pleno aretoan jartzea izango litzateke, beste bi erretratuen aukeraketa Arrasateko historia feminista ondo ezagutzen duten Emakumeen Txokoko teknikari eta mugimendu feministako eragileen eskuetan utziz.
Hala ere, gure gida lerroa historikoki emakumeei ukatutako memoria feminista berreskuratzen jarraitzea da eta horretarako borondate trinkoa daugaku, guztiz prest izanez bai alderdi edo edozeinen aldetik ekarpenak jaso, eztabaidatu eta mugara heltzen lagunduko gaituen akordio batetara iristeko. Proposamena aurrera eramateko formulan irekiak gaude eta akordiora heltzen saiatuko gara beste alderdiekin, kontsentzuaren bitartez helburua lortzeko: pleno aretoan dauden erretratuetan parekidetasuna lortzea, legealdia bukatu baino lehen 3 emakumeen presentzia izan dezagun gure udalerriko organu instituzional gorenean. Konpromezu honetara heltzen saiatuko gara beste alderdiekin".
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak