Iazko egun euritsuarekin alderatuta eguzkia eta lokatzik gabeko tramuak aurkitu dituzte aurten Arrasate Enduro proban parte hartu duten ryderrek. Antolatzaileek urtero ezkutuan gordetzen dituzte hainbat tramu, eta gaurkoan ere, "gozatua" izan dira tramu horiek parte hartzaileek adierazi duten moduan.
Txapelketari dagokionez, gizonezkoetan, Aretxabaletako Markel Uriartek eskuratu du denborarik onena, Beñat Seminarioren eta Juanjo Esnaolaren aurretik. Orbea taldeko debagoiendarra "oso gustura" aurkitu da aurten –iaz zulatu batek podiumeko goreneko posturik kanpo utzi zuen–, nahiz eta hasieran erorikoak ere izan dituen. Uriartek, Adiran Juradorendako hitzak ere izan ditu proba irabazi ostean, izan ere, enduroko gorenean dabilen debagoiendarrak lesio larria du, eta ezin izan du gaurko proban parte hartu.
Emakumezkoen lehia polita izan da ere. Iaz garaipena eskuratu zuen Onintza Muruagak lau segundoko aldea atera dio Miriam Serrari, eta bigarren urtez igo da podiumeko gorenera. Muruagak, aurten "lehia estuagoa eta maila altuagoa" izan dela nabarmendu du. Hirugarren postua Patrizia Tomek lortu du. Tomeren bigarren lehiaketa izan da, beraz "oso pozik" azaldu da ryderra hirugarren postua eskuratuta.
Sailkapenak:
Elite Maila gizonak:
1- Markel Uriarte 18:28:13
2- Beñat Seminario 18:54:52
3- Jose Antonio Diez 19:18:13
Elite Maila emakumeak:
1- Onintza Muruaga 25:40:74
2- Miriam Serra 25:44:58
3- Patrizia Tome 26:07:79
Master 30:
1- Juanjo Esnaola 19:05:41
2- Gaizka Juaristi 19:27:19
3- Txomin De Vega 19:27:93
Master 40:
1- Francois Delavault 20:33:72
2- Ibai Korta 20:38:36
3- Zigor Urain 21:15:74
23 urte azpikoak:
1- Haritz Ibabe 20:14:44
2- Julen Urdin 21:00:59
3- Julen Urreta 21:09:76