Mimoz eta maitasunez egindako liburua dela azpimarratu dute behin eta berriz; protagonistek esan bezala betiko bitxikerietatik haratago doan kontakizuna egin dute Silencio Toxico-ko kideek. Liburuan, urte guzti horietan taldearen inguruan egondako lagunen bizipenak jaso dituzte; hainbaten esanetan, RIP taldearen mitoaren haratago, pertsonak zirela orduko mugimenduari balioa eman zietenak. Egileek ere azpimarratu nahi izan dute hasieratik izan duten harrera ona izan dela. Asko eskertu dute egileek izandako laguntza, eta beste hainbatek, RIP taldeari buruzko horrelako dokumentu bati forma ematea, “horrelako liburu bat egiteko ordua zelako”.