Gutxi gorabehera 42 emakume batu dira ikastaroan, eta 3 irakasle izan dituzte azalpenak ematen. Horien artean Julio Gallego: "Oso ondo joan da ikastaroa, eta gehiago antolatzen jarraitzeko indarrak eman dizkigute bertaratu direnek. Norbere defentsaren garrantzia azpimarratzen jarraitu nahi dugu, eta horretarako bi ordu ez dira nahikoa. Hori dela eta saio gehiago antolatuko ditugu".
Adin ezberdinetako ikasleak izan dituztela ere nabarmendu du Gallegok: "60 urtetik gorako emakume ugari etorri dira. Gainera, Maria Ubarretxena alkatea ere etorri da, eta guretako garrantzitsua izan da, ea honi bultzada eman ahal diogun".