"Besaidek urte mordoxka daramatza herrigintzan isilpean lanean. Komisiñoko partaideok badakigu zelako lan nekeza den hori. Oso proiektu interesgarriak egin dituzte herriarentzako. Kurtzetxiki, adibidez; lehen narra bakarrik zen, eta orain herritar mordoa joaten dira. Berdina Anporretarekin. Etxezarretako proiektua ere hor dago... Oso lan interesgarriak egin dituzte" azaldu du Komisiñoko kide den Onintze Gorospek.
Besaide Elkarteko hainbat partaide –lehengoak eta oraingoak– batu dira gaurkoan enbutu preziatua jasotzeko. Elkarteko presidente den Aitor Zubiagak hitz egin du euren izenean, eta esker oneko hitzak eduki ditu Komisiñuarentzat. "Mendizaletasuna zabaltzen beti izan da gure nortasunaren parte. Baina, egia da apustua egin dugula azken aldian herriko bideak eta natur guneak balioan jartzeko. Guretzako ezustekoa izan da aitortza hau jasotzea, baina oso pozgarria da. Herrigintzan ari garenok, askotan, ez dugu elkarren berri izaten; Ez gaude oso saretuta. Eta horregatik, Komisiñua gutaz gogoratzeak asko poztu gaitu".