Buzkantzarekin, rockarekin eta aizkolariekin datoz Garagartzako jaiak

Xabi Gorostidi 2018ko ira. 28a, 10:04
Argazkia: Garagartzako jai batzordea

Jai batzordeak dena prest dauka auzoa jai giroan murgiltzeko. Gaurko iluntzea rock-and-roll usainarekin dator, Buzkantza Rock-en barruan joko baitute Tokan2 La Polla, Delirium eta Libertad Condicional taldeek. Buzkantzarik ez da faltako, Agirre-etxeko eta Otamendiko lagunek 300 kilo prestatu baitituzte. 

Zapatuan, besteak beste, Gorriti eta bere animaliak, primerako aizkora erakustaldia edo AZ Gaubelak-en disko festa izango dira ekintza nagusietakoak. Aizkora erakustaldian, Iker Vicente, Eneko Saralegi eta Ruben Saralegi arituko dira.

Domekan, aldiz, nordic walking ibilaldia, meza eta euskal dantzak izango dira. Ostean, vermoutharen txanda izango da, eta, amaitzeko, auzo bazkaria egingo dute. 

Jai-batzordea

Gaur egun zazpi lagunek osatzen dute, eta adierazi dutenez uztailetik dabiltza auzoko jaiei forma emateko lanean. "Zazpi lagun gara, baina boluntarioen laguntza izaten dugu beti". 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak