Arrasateko Udalbatzak bat egin du Euskaraldiarekin

Maialen Regueiro 2018ko ira. 26a, 09:52

Uztailaren 10ean Udal Plenoak Euskaraldia Udal barruan sustatzeko erakunde-adierazpena onartu zuen aho batez. Hala, Udalbatzak bat egiten du Euskaraldiarekin eta ekimenaren sustatzaile izango da. Horrez gain, ekimena zabaltzea izango da ordezkari politikoen eginkizuna, ahobizi eta belarriprest aktibatzeko urratsak emanez.

Udalak neurriak hartuko ditu hizkuntza-praktika horiek posible egiteko eta etorkizunean eutsi ahal izateko. Horrez gain, eta ekimenaren sustatzaile gisa, udal barruan ez ezik, udalerrian ere herritarrak gonbidatuko ditu Euskaraldia ekimenean parte har dezaten, eta izena emateko bideak erraztuko ditu.

Atzo egindako agerraldian, Udal korporazioko kideek berretsi egin zuten Euskaraldia Udal barruan eta herrian sustatzeko konpromisoa, eta zinegotzi bakoitzak ahobizi edo belarriprest izango dela adierazi zuen. Era berean, herritar guztiak gonbidatu nahi izan zituzten ahobizi eta belarriprest izatera. Inertziak astindu eta 11 egunez euskaraz aritzea izango da helburu nagusia, gure hizkuntza ohiturak aldatzen hasteko. Izen-ematea zabalik dagoela ere gogorarazi zuten: BAZen, AEDn eta www.euskaraldia.eus en.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak