Goikobalu Abesbatzak webgune berriarekin hasi du ikasturtea

Eneko Azurmendi 2018ko ira. 26a, 09:12

2018-2019 ikasturterako eskaintza zabala du Goikobalu Abesbatzak, adin askotariko herritarrei zuzendutakoa: Goikobalu Txiki eta Goikobalu Izartxoak dira haurrei zuzendutako taldeak. Goikobalu Abesbatzan, harrobia lantzen jarraitu nahi dute, eta gonbita egin nahi diete lau urtetik gorako herriko abeslari guztiei.

Abesbatza, musika eta laguntxoekin jolas egitea gustuko baduzu, zain gaituzu! leloarekin. Entseguak martitzenetan eta eguenetan izango dira: lehenik, txikienek– 18:00-18:45–, eta, ondoren, nagusiagoek –18:45-19:30–. Bestalde, Goikobalu Abesbatzako helduen taldea ere ikasturte berrian murgilduta dago dagoeneko eta ateak zabalik ditu herriko abeslari guztientzat. Nagusiak ere martitzenetan –20:30-22:30– eta eguenetan –20:00- 22:00– elkartzen dira. Entseguak Goikobaluk Saiolan eraikinean daukan lokalean izango dira – Nafarroa etorbidea 2–. Webgune berrian dago informazio zabalagoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak