Hona hemen, horren aurka egiteko erabiltzen dituzten argudioak:
- Daesh-aren estiloaren antzera, pertsonak erre, kolpatu, bortxatu, bahitu, sandinisten pertsekuzio politikoa gauzatu edo instituzio publikoak erre egin dituzten trankeroek Arrasateko kontzentrazioaren karteletan morteroz armaturik agertzeak kezkatzen gaitu.
- Euskal Herrian, ezker politikoan kokatzen diren talde batzuk, USAID bezalako agentziaren finantziazioa, eliza katolikoaren sektore erreakzionarioak eta Nikaraguako patronalaren laguntza eta babesa izan dituzten taldeak babestea larritzat eta kezkagarritzat jotzen dugu.
- FSLN-ko politika sozialen eta Nikaraguako gobernuarekin ados ez egotea, edo programa politiko ezberdin bat defenditzea, legitimotzat hartzen dugu. Baina orain dela bi urte hauteskunde demokratikoetan, hautetsien %70 inguru jaso zuen gobernuaren aurka, hauteskunde prozesu demokratiko batetik igaro gabe eta estatu kolpe bat ematen saiatzea. Ez!!
Nikaraguak ez du biolentzia gehiagorik merezi. Nikaraguak bakea eta segurtasuna nahi du.
Nikaraguako biolentzia terroristaren biktimek justizia eta erreparazioa behar dute.