Atzokoan 33 ibilgailu erakartzea lortu zuten –auto eta motorren artean– eta ondoren 70 lagun inguru batu ziren bazkaltzeko. Laubiden bertan, autoak erakusteaz gain, katuen alde lan egiten duen Kaonbi taldeak bere postutxoa jarri zuen, herritarrei euren elkartearen berri emateko.
Antolatzaileak pozik azaldu ziren, kanpotik etorritako lagun asko erakartzea lortu zutelako. "Batzuk Kantabriako Colindres eta Oriñon herrietatik etorri dira. Gehienak bailarako herritatik datoz, baina badaude Ermuatik, Mallabiatik, Zumaiatik eta Gasteiztik etorri diren lagunak ere".