Aparkalekura gerturatzen direnen atentzioa piztu gura du Caritasek, gizartean lagun askok bizi duten egoera latzaren berri emateko: bazterkeria eta bakardadea, sarritan buruko gaixotasunak tarteko direla. "Inor ez dago libre horretatik", zioen Caritaseko kide den Jon Odriozolak atzo iluntzean Biterira gerturatu zirenei.
Urriaren 4a bitartean izango da ezohiko erakusketa hori Arrasateko erdiguneko aparkalekuan.