Zortzi proposamen aukeran Kurtzetxiki haur parkea berritzeko

Xabi Gorostidi 2018ko ira. 18a, 17:08

Bedoñabe eskola alboan kokatzen den parkea laster berrituko dute. Eraberritze lanak egiteko zortzi proposamen jaso ditu Udalak, eta herritarrek gustukoena aukeratzeko prozesua jarri dute martxan. Irailaren 30era arte egongo da horretarako aukera, Bedoñaben bertan, edo Udal webgunearen bitartez.

Askotariko diseinuak daude aukeran: barku formako ziburuak dituena, gaztelu baten dorreak irudikatzen dituena, Dragoi tankera oinarrian duena, ... Urriko lehen astean jakinaraziko dute zein den aukera botatuena, eta enpresa horri 500 euroko diru saria emango dio Udalak.

Obren kontratazioa urria amaitu baino lehen egitea aurreikusten du Udalak, eta guztira, 68.000 euro bideratuko ditu parkearen eraberritzera.

Erlazionatuak

Zortzi proposamenen argazkiak

Xabi Gorostidi 2018 ira 18 Arrasate 2

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak