Broken Brothers Band taldearen emanaldiarekin hasiko dira urrian Kooltur Ostegunak

Maialen Regueiro 2018ko ira. 18a, 09:48

Lukiek taldea

Urrian hasiko da Kooltur Ostegunen bederatzigarren denboraldia eta lehen hitzordua urriaren 4an izango da. Kooltur Ekintzaren irudia eta karteleria berritu dute, Jone Martinez disenatzaile arrasatearrarekin elkarlanean. Hitzordu guztiak Arrasateko Gaztetxean izango dira, 22:00etan eta sarrera 5 euro izango da.

Urriko egitaraua

  • Urriak 4. Broken Brothers Band (Big Band eta Brass Band-en esentzia eta erritmoa Iruñeatik, denboraldia dantzan hasteko).
  • Urriak 11. Cigüeña (Indie eta hardcore-punk melodikoaren korronteetan igeri egiten duen bikote zuzena).
  • Urriak 18. Lukiek (Belako taldeko Josu Ximunen proiektu 'grunge'-a).
  • Urriak 25. La Inquisición (Bartzelonatik datorren punk-Oi! indartsua).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak