Jendetsua izan da espetxe politika aldatu dadin Arrasaten egindako manifestazioa. Martitzeneroko enkarteladatan parte hartzen dutena herritarrak aurretik, Euskal preso, errefuxiatu eta iheslari politikoen eskubideen defentsan leloarekin, Herriko Plazan hasi dute ibilaldia.
Herriko kaleak zeharkatu dituzte presoei buruzko askotariko aldarriak ozen oihukatuz. Herriko Plazara heldu direnean, azken ekitaldia hasi da. Manifestazio zabaldu duen pankarta erdian, enkarteladatan parte hartzen dutenak oholtza gainera gonbidatu dituzte. Ostean, ongietorria eman diete herrira itzuli diren presoei. Bukatzeko, kartzelan jarraitzen duten Josu Arkauz eta Unai Parot gogora ekarri dituzte.
Urriaren 20rako gonbita
Urriaren 20an, Orain presoak leloarekin, manifestazio nazionala egingo da Bilbon. Bertara joateko deia egin dute. "Zoritxarren halako ekintzak beharrezkoak dira oraindik. Hortaz, Bilboko kaleak bete egin behar ditugu. Ea bada, egiten dugun azken manifestazioa den", esan du Aner Elortzak.
Musika ere bai
Elkartasun Egunaren bi ardatz nagusiak elkartasuna eta musika dira. Elkartasuna agerian geratu da manifestazioan; eta musika, presente egon da egun osoan. Askotariko musika estiloak entzun dira herriko tabernatan.