Urduri hasi dute etxekoek Ereintzaren aurkako neurketa, eta kantxan zegoen beroak ere ez du mesederik egin. Hala ere, lehen erdian nahikoa ondo ibili dira, bai defentsan eta bai erasoan. Erasoan baloiak galtzen hasi, baina, eta zaildu egin zaie neurketa. Azkenean, berdinketa; eta baloi galdera haiengatik izan ezik, Patxi Gartzia etxekoen entrenatzailea pozik ikusitakoarekin.
Bigarren partiduan hobeto ibili dira defentsan, eta Ford Mugarrikoek ondo geratu dute Ordiziaren erasoa. Erasoan gola egin ostean ere ez diete goierritarrei azkar atera eta kontraerasoan jokatzen utzi. Amaieran erasoan okerxeago ibili dira, baina Gartziak gustura amaitu du bere mutilek egindako lanarekin.
Iraileko azken asteburuan hasiko da Euskadiko Txapelketa –gaurko hiru taldeak bertan ariko dira–. Ford Mugarrik zortzi baja ditu iaztik hona, eta bigarren territorialetik bi maila gorago igo den jokalari asko. Horregatik, mailari eustea izango da, hasera batean, euren asmoa. "Oso denboraldi gogorra" aurreikusten du entrenatzaileak.
Datorren asteburuan Laudion jokatuko dute arrasatearrek azken prestakuntza partidua.