Lehenengo asteburuan izan ziren hiru proposamenek “listoia altu jarri zuten”, musika zikloaren antolatzaileen esanetan. "Bakoitzak bere estiloan emanaldi interesgarriak egin zituen".
Oraingo asteburuan ere eskaintza zabala dela azaldu du Arrasateko Kultur teknikari Karmelo Alberdik: “German Salto da gaur izango dugun taldearen arima, amerikana estiloan koka daitezke. Egiten dituzten zuzenekoen erreferentzia osoonak jaso ditut. Bihar, zapatua, Oñatiko Lenao taldeak argitaratu berri duten Iparraldeko argiak lana aurkeztu du. Eta aurtengoa Fino Oyonartek borobilduko du; historiko bat da, urte askoan Los Enemigos taldeko kidea izandakoa.Bakarkako diskoa kaleratu du aurten, orain arte egin duen musikarekin lotura gutxi duena.Formatu aldetik ere bitxia da,gitarra, biolina eta biolontxeloa duen hirukotea delako".