Jai giroan murgilduko da Erguin auzoa, Euskaraldia ukituarekin

Xabi Gorostidi 2018ko ira. 13a, 09:21

Barikutik domekara, jaia izango da Erguineko protagonista. Ahobizi eta Belarriprest izango dira festari hasiera emango diotenak, eurek jaurtiko baitute jaien txupinazoa. Asteburuan zehar ekintza ugari izango dira, txokolatada, zuk ein zuk jan afaria, auzo bazkaria edo domekako sardina jana, besteak beste.

Irudian ikus ditzakezue jai batzordeko kideak. "Erguingo batzordea erretiratu, auzotar, ludotekari eta gaztetxokeroek osatzen dugu, auzotarrak animatu nahi ditugu antolatu dugun egitarauan parte har dezaten" adierazi dute jaien antolakuntzatik. 

Jarraian ikus dezakezue egitarau osoa:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak