Udal Gobernuak azokarekiko eta komertzioarekiko duen "utzikeria" salatu du EH Bilduk

Xabi Gorostidi 2018ko ira. 12a, 11:12

Bi gai horiei buruzko prentsa oharra helarazi dute. Azokaren gaian, aurreko legealdian egindako egitasmoa "saboteatu" egin dutela salatu dute, eta euren ustez zapatuetako azokak "porrota" izan dira. Komertzioak biziberritzeko plana auzoetara hedatzea eskatu zutela diote, baina ez dutela erantzunik jaso adierazten dute oharrean.

Hona hemen EH bilduren oharra bere osotasunean:

"Prentsa ohar honen bidez Arrasateko EH BILDUk salatu nahi du EAJ eta PSOE alderdiek duten
utzikeria herriko komertzioari eta azokari dagokionean.

Azokarekin kudeaketa negargarria egiten ari dira. Aurreko legealdiko egitasmoa saboteatu zuten,
larunbatetan azoka alternatibo bat muntatu zuten porrot izugarri bat eskuratuz eta orain geldi-geldi da dena. Azokak merezi du egitasmo erakargarri bat bizi dadin, kontsumo osasuntsu, gertuko eta jasangarria delako. EH BILDU ziur egon da EAJk ez duela azokarik nahi eta orain ziur dago PSOEk ere ez duela inolako asmorik.

Herriko komertzioarekin ere gauza berri gutxi. Iazko udazkenean hainbat neurri aurkeztu zituen EH BILDUk arazo estrukturalei aurre egiteko. Hala nola lokal falta, belaunaldi erreleboa, erosketa ohitura berrien erronka... Egin den plana gainera auzoetara zabaltzea eskatu genuen, bertako komertzioak errealitate propioa duelako. Ez dugu erantzunik jaso.

Utzikeria honen aurrean, EH BILDUk azokaren egoerari buruzko galdera egingo du OZMA batzordean eta komertzio neurriak planteatuko ditu plenoan".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak