Batzar parte hartzaile horiek Kulturateko Loramendi gelan egingo dituzte, 18:00etan, eta EMUN enpresak dinamizatuko ditu.
Izena ematea, derrigorrezkoa
Bilera ahalik eta eraginkorrenak izateko, parte hartzaile kopurua aldez aurretik jakitea lagungarri izango da antolatzaileentzat. Izen emate epea gaurtik irailaren 19ra arte egongo da zabalik, eta interesa duten herritarrek eta eragileek BAZera joan beharko dute.
Gutxieneko parte hartzaile kopurua bermatzeko, eta adin eta sexu aniztasuna ziurtatzeko, 18 urtetik gorako herritarren artean zozketa egingo da bihar, eta 14 pertsonek prozesuan parte hartzeko zuzeneko gonbidapena jasoko dute.
Ekimenaren bultzatzaileen nahia da, prozesuan ahalik eta jende gehienek parte hartzea, "elkarrekin parte hartzea nola sustatu eta etorkizunera begira bidea elkarrekin nola jorratu lantzeko".