Baleikek etxez-etxeko langileen "alde egiteko" eskatu dio Udal Gobernuari

Xabi Gorostidi 2018ko ira. 11a, 11:35

Greba hasi zutenetik bi hilabete eta erdi pasa ostean, alderdi moreko kideek gaiari buruzko prentsa oharra helarazi dute. Euren ustez, Udal Gobernua "zaintza lanak pribatizatzen eta prekarizatzen" ari da, langileen aldarrikapenekin bat egiten dutela adierazi dute. Horrez gain, langileen auzia irudikatzen duen infografia bat ere egin dute. 

Hona hemen Baleikeren prentsa oharra bere osotasunean:

"PNV-EAJ eta PSEk osatzen duten udal gobernuak zaintza lanak pribatizatzen eta prekarizatzen diardu. CLECE bezalako enpresa pribatu handien poltsikoetara bideratzen dute herritarron diru publikoa udal zerbitzuen kudeaketa kanporatuz, pribatizatuz, langileen lan eskubideen kontura.

Baleike udal taldetik gure babes osoa adierazten diegu langileei eta lan eskubide-baldintzen aldeko aldarrikapenei. Era berean, gobernuari langileen aldean jartzeko eta eskuan dituen erreminta guztiak erabiltzeko exijitzen diogu, zerbitzu publiko eta duin bat izateko, bai erabiltzaile eta baita langileentzat ere".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak