Lehenengo minututik erakutsi du MUk irabazteko grina. Erasora irten da, eta jaurtiketatan asmatu du. Easok huts gehiegi egin ditu, eta 15 puntuko aldea zabaldu dute arrasatearrek. Bigarren laurdenean, egoera apur bat aldatu da. Paperak aldatu egin dira. Easo fin ibili da erasoan eta defentsan; eta MU ez horrenbeste. Hori horrela, atsedenean, 35-26 erakusten zuen markagailuak.
Atsedenetik bueltan, martxa bat gehiago sartu diote arrasatearrek lehiari, eta abantaila handitzen joan dira, apurka-apurka. Gehienez ere 22 puntuko abantaila lortu dute hirugarren laurdenean.
Laugarrenean jokoari eustearekin nahiko izan dute lehia irabazteko.