Pirataz mozorrotuta hasi dituzte Gelmako jaiak

Mireia Bikuña 2018ko irailaren 8a

Lehen aldiz egiten dihardute jaiak auzo berrituan. Hango bizilagunak elkartuta hasi dituzte ospakizunak. Bereziki, txikienendako ekintzak izan dira protagonista egubakoitzean. Asko, piratez mozorrotuta agertu dira. Gaur, zapatua, askotariko ekintzak egongo dira.

Jarraian duzue gaurko egitaraua:


    •    11:30-14:30: Musika txosnaren irekiera, sagardoarekin eta txorizoarekin.

    •    12:00-14:30: Haurrentzako aurpegi margotzea eta zezen mekanikoa.

    •    13:00-14:00: Gaiteroak.

    •    14:30-17:00: Auzo bazkaria

    •    16:30: Sari banaketa auzoko zaharrenari eta gazteenari.

    •    17:00-18:00: Bits festa

    •    17:00-19:30: Puzgarriak eta zezen mekanikoa

    •    19:30-20:30: Txan Magoa

    •    22:00-00:00: Patxi Luke

    •    00:00: Su artifizialak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak