Arrasaten ere, mauka onenaren bila

Txomin Madina Milikua 2018ko irailaren 7a

Iaz izandako erantzun ona ikusita, bi eguneko Merkemerkaua egitea erabaki dute Ibai Arteko kideek, eta gaur arratsaldean eman diote hasiera. Hasiera animatua izan da gainera, Arrasate Musikaleko kideek emanaldiak eskaini dituzte-eta herriko kaleetan. Merkatariek kalera atera dituzten produktuen artean arropak izan dira nagusi, baina bestelako komertzioek ere hartu dute parte. Bihar, 10:00etatik 20:00etara zabalduko dituzte ateak berriz ere Merkemerkauan parte hartzen ari diren dendek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak