Trikiti doinuak kalera atera ditu Arrasateko Trikitixa Eskolak

Mireia Bikuña 2018ko ira. 7a, 19:44

Ikasturte hasierarekin batera, beraien lana erakutsi gura izan dute, ikasleek eta irakasleek. Ate irekien jaia egin dute laugarrengoz, askotariko ekintzekin.

Kalejirarekin hasi dute ate irekien jaia. Herriko plazara heldu orduko, prest zeuden gin-tonic lehiaketan parte hartu zutenendako mahaiak, eta erabili beharreko gailuak. Aterpe, Ostantz, Nahi, Rumba, Iturriotz, Kajoi, Itzala, Irati, Hamalau, Arrasate eta Basati tabernek parte hartu dute lehiaketan. Gin-tonica egiteko teknika ezberdinak erabili dituzte. Launa gin-tonic egin dituzte. Bat, epaimahaiak probatzeko, eta beste hirurak, saltzeko.

Gazteak eta helduak lehiaketa jarraitzen zuten bitartean, txikienak, Txatxilipurdiko begiraleekin puzgarrietan ibili dira. Gaztelu erraldoi bat salto egiteko, eta mahai luze bat eskulanetarako. Marrazkiak eta txapak egiten egon dira.

'Gurozuna jo'

Kalejira bukatu ostean, mokadutxoa jateko aukera izan dute ikasleek. Eskolarendako dirua batzeko pintxoak zeuden. Gainera, ekotaloak probatzeko aukera ere bai. Taloak zuzenean nola egiten diren ikusteko aukera egon da.

Ostean, taldeka, oholtzara igo dira trikitixa eskolan ikasitako piezak jotzeko. Trikitilariak eta pandero-joleak gogotsu ibili dira, etxekoen eta herritarren aurrean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak