Barikuan eta zapatuan lehen aldiz egingo dituzte Gelmako jaiak

Xabi Gorostidi 2018ko irailaren 6a

Auzo berritu honetako lagunek elkar hobeto ezagutzek asmoz hartu dute jaiak antolatzeko erabakia, eta egitarau mamitsua osatu dute babesleen laguntzarekin. Ostirala umeentzako eguna bezala bataiatu dute, eta zapatuan, bits festa, zezen mekanikoa, Txan Magoaren erakustaldia eta Patxi Lukeren ikuskizun musikatua izango dira, besteak beste.

Hona hemen barikurako eta zapaturako prestatu duten egitaraua:

Barikua

  • 19:00-19:30: Aurpegi margoketa

  • 19:30-20:00: Antzerkia

  • 20:15-21:00: Kontzertua

  • 21:30-23:30: Haurrentzako zine emanaldia

Zapatua

  • 11:30-14:30: Musika txosnaren irekiera, sagardoarekin eta txorizoarekin.

  • 12:00-14:30: Haurrentzako aurpegi margoketa eta zezen mekanikoa.

  • 13:00-14:00: Gaiteroak.

  • 14:30-17:00: Auzo bazkaria

  • 16:30: Sari banaketa auzoko zaharrenari eta gazteenari.

  • 17:00-18:00: Bits festa

  • 17:00-19:30: Puzgarriak eta zezen mekanikoa

  • 19:30-20:30: Txan Magoa

  • 22:00-00:00: Patxi Luke

  • 00:00: Su artifizialak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak