Lehiaketa publikoa
Udalak jolas gunea berritzeko, lehiaketa publiko bat martxan jarri zuen urte hasieran eta guztira hamar enpresen proposamenak jaso zituen. Azkenean, Sumalim enpresaren proposamena aukeratu zen eta parkea eraberritzeko lanak esleitu zitzaion. Hala, uztailean amaitu zituzten lanak.
Berrikuntzak
Bata bestearen ondoan, baina bereizita dauden bi jolas gune berritu dira guztira. Guneetako batean matxinsalto itxura duen txirrista jarri dute eta beste berritasun bat family zabua da. Aldameneko guneari dagokionez, mega swing zabu oszilatzailea da berritasuna.