Atxilotuak polizia-aurrekariak dituela jakinarazi du Ertzaintzak. Atzoko atxiloketa unean, marihuanaz gain, ustez substantzien salmentarekin lortutako 355 euro atzeman zizkion Ertzaintzak. Atxilotuta Ertzaintzaren bulegoetara eraman ostean, epailearen esku geratu zen.
Arrasaten, substantzia estupefazienteen kontsumoa eta salmenta kontrolatzeko ezarritako operazioan egin du atxiloketa Ertzaintzak. Adierazi dutenez, herrian substantzia estupefazienteekin trafikatzen zuten susmagarri batzuk zelatatu eta jarraitu dituzte operazio horretan.