MUk Euskal Kopa jokatuko du bihartik hasita

Xabier Urtzelai 2018ko ira. 7a, 09:00

EBA txapelketa hasi bitartean, irailean, Mondragon Unibertsitatea Euskal Kopan murgilduta egongo da. Arrasatearrek bihar,zapatua, dute lehenengo jardunaldia, Iturripen (18:30). 

EBA txapelketa hasi bitartean, irailean, Mondragon Unibertsitatea Euskal Kopan murgilduta egongo da. Guztira bost jardunaldi jokatuko dituzte, eta Ordizia, Santurtzi, Easo, Goierri, Iparragarri 2020 eta Mondragon Unibertsitatea izango dira zein baino zein gehiago.

Bada, asteburuan lehenengo jardunaldiko partiduak Iturripen eta Ordizian jokatuko dituzte. Zapatu arratsaldean jokatuko dute arrasatearrek, 18:00etan, eta Easo izango dute aurrean. Bada, Ointxe! berria bertatik bertara ikusteko aukera izango da; besteak beste, kantxan izango da Zach Kirschbaum jokalari amerikar berria. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak